BILBATUAK
Egitura asko barrak lotuz egiten dira, gainerako egituraren euskarri izango den armazoia edo bilbea sortuz. Egiteko modu honen bitartez, altuera handia lor daiteke,eta, pisu gehiegi hartu gabe, distantzia handiak gainditu.
TRIANGELATUAK
Hiru barra zurrun muturretik lotuz gero, triangelua eginez, eta albo edo erpin horietako batetik sakatu edo tiratzen badugu, ikusiko dugu triangeluak ez duela forma galtzen. Ostera, barradun poligono bati, kasurako karratu bati, gauza bera eginez gero, ikusiko dugu poligonoa deformatu egingo dela. Poligonoak forma ez galtzeko, poligono hori triangelutan banatuko duten barrak gehituko zaizkio.