EGITURA MOTAK
Hainbat eta hainbat egitura mota daude, eta zenbait irizpideren arabera sailkatzen dira: forma, funtzioa, erabilitako elementuak eta abar. Egituren forma kontuan hartuta, mota hauek bereiz daitezke: MASIBOAK Egitura astunak eta barne-beteak dira. Materialak metatuz edo pilatuz eraikitzen dira; esate baterako, Erromanikoko harrizko eraikinak, horma lodiak, piramideak, urtegiak, etab. GANGATUAK Halako egituretan arkuak eta gangak erabiltzen dira. Horri esker, espazio handiagoak estaltzen dira eta egituraren hutsuneak areagotzen dira; horrek, noski, pisua arinagoa izatea dakar. LAMINATUAK Lamina edo panel mehe eta erresistentez osatuta daude; panel horiek kutxa edo karkasa bat eratzen dute, eta hark babesten ditu gainerako piezak eta beren posizioan eusten die. Halakoak dira, esate baterako, autoen txasisa eta karrozeria, hegazkinen fuselajea, ordenagailuen kutxa, ontzi gehienak, etab. ARMAZOIZKOAK Elkarri lotutako pieza luzangaz osatuta daude: hodiak , habeak, zeharragak, barrak, kableak, etab. Elementu horiek eratzen dute eskeletoa edo armazoia. |
|