Teknologia-lanetan ezin hobeto aprobetxatuko dituzu materialak, gomendio hauek betetzen badituzu:
- Marraztu eta banatu piezak materialean, ertzetatik hasita eta elkarrengandik ahalik eta hurbilen.
- Doitu proiektuen neurriak, objektu handiagorik ez egiteko.
- Arretaz ebaki, piezak ez errepikatzeko, eta, ondorioz, material alferrik ez galtzeko.
- Gorde eta aprobetxatu soberan geratzen zaizun materialaren zati guztiak.
- Berreskuratu baztertutako objektuak edo aurreko lanak egiteko erabilitako materialaren zatiak.
- Sailkatu eta ordenatu material guztiak. Horrez gain, gorde baino lehen, garbitu egin behar dituzu.