Mugimendu zirkularra da ohikoena makunetan eta normalean motorren baten bidez eragin ohi da mugimendu hori.
Motorraren mugimendu zirkularra makinaren beste zatietara transmititzeko mekanismoak erabiltzen dira, besteak beste, poleak, engranajeak eta hozdun gurpilak. Mekanismoak ardatzetan muntatzen dira, abiadura edo biraketa-noranzkoa motorraren noranzkotik aldatzeko.
Mugimendua transmititzen duen ardatzari ardatz eragile esaten zaio eta mugimendua jasotzen duenari, berriz, ardatz eragina. Bi ardatz horietan, azkarrago biratuko da gurpil txikiena daukana.