PILAREAK
Habeak eta egituraren gainerako atalak paratuta dauden euskarri bertikalak dira. Konpresio-esfortzuak jasaten dituzte, gainean dituzten elementuen pisuaren eraginez.
HABEAK
Prisma itxurako pieza horizontalak dira. Bi punturen gainean daude ezarrita, eta egituraren zama jasan eta pilareetara bideratzeko daude. Flexio-esfortzuak jasaten dituzte.
TIRANTEAK
Zabaldu ezin daitezkeen kableak dira, eta habeak lotzeko edo eskegitzeko eta egituraren elementu bertikalak egonkortzeko erabiltzen dira. Trakzio-esfortzuak jasan behar dituzte. Behar izanez gero, tentsoreen bidez tenkatzen dira.
ESKUAIRAK
Egitura indartzeko erabiltzen diren triangelu zuzenak dira. Lauak,L formakoak edo prisma triangeluar itxurakoak izan daitezke.
DIAGONALAK
Poligono baten kontrako bi erpin lotzen dituzten barrak dira.
ARKUAK
Bi pilaren gainean ezartzen diren kurba formako elementuak dira.Dobela izena eta ziri forma duten piezek osatzen dute; elkarri igortzen dizkiote esfortzuak euskarrietara, eta handik lurrera. Konpresio-esforzuak jasaten dituzte.