Zenbait mekanismo gai dira mugimendu zirkularra lineal bihurtzeko. Adibidez, argazkiak ateratzeko kabinako aulkia altxatzeko edo jeisteko, eserlekua biratu egin behar da. Aulkiak daukan torlojuak goranzko eta beheranzko mugimendu lineal bihurtzen du mugimendu zirkular hori.