Edozein motatako objektuak eraikitzeko zeregin asko egin behar izaten dira. Hala ere, zeregin horiek guztiak eraikuntza-etapa hauetako batean sar daitezke:
- Piezak egitea : piezaren ingerada, markatzea, trazatzea, moztea, zulatzea, tolestea, ertzak limatzea edo lixatzea...
- Muntaiak eta loturak: soldatzea, itsastea, ahokatzea, iltzatzea, torlojutzea, grapatzea, bisagrak edo krisketak jartzea...
- Akaberak: margotu, bernizatu, leundu edo estanpatu.