SEINALEAK Marrazkiak ideiak azkar komunikatzeko erabil daitezke. Horregatik, marrazkiak erabili ohi dituzte kasu askotan ontzietan, karteletan, publizitatean... Adibidez, seinaleetan, marrazkiak edo piktogramak eta testuak konbinatzen dira, informazioa emateko, portaera jakin bat gomendatzeko edo portaera hori izatera behartzeko. Seinaleen disenuaren helburua mezu erakargarriak eta ulerterrazak lortzen da. Garrantzitsuak dira segurtasunari eta osasunari dagozkien seinaleak, hau da, arriskuak, debekuak edo betebeharrak adierazten dituztenak eta babesteko baliabideak eta larrialdietakoak non dauden diotenak. |
|