Objetuak hiru dimentsiotan
Ahokatze-metodoarekin erraztu egiten da objektuen irudiak marraztea, baina ariketa asko egitea da horretan trebatzeko modurik onena. Zenbat eta ariketa gehiago egin, orduan eta errazagoa irudituko zaizue metodo horren bidez marrazkiak egitea, eta gero eta hobeto aterako zaizkizue marrazki horiek. Hemen behean ikus dezakezue nola egin daitezkeen marrazki horietako batzuk: maleta eta txalupa. Arretaz handiz jardun behar da objektuak dituen neurrien araberako irudia marrazteko; hau da, egindako irudi horrek benetakoaren proportzioak eduki ditzan. |
|
Cavaliere perspektiba
Hiru dimentsiotako irudiak era askotara egin daitezke, eta guztiak dira onartzekoak zirriborro gisa, baina ez marrazki zehatz moduan erabiltzeko.
Marrazketa teknikoak hizkuntza adostua erabiltzen du irudiak marrazterakoan, eta horrela, munduko edozein bazterretako pertsonek uler ditzakete irudi horiek.
Ez pentsatu, dena dela, marrazteko era bat bakarrik dagoenik; bat baino gehiago daude, baina ezagunenetakoa, Cavaliere perspektiba da.
Honako hauek dira Cavaliere perspektibaren ezaugarri nagusiak:
1. Bolumena adierazteko, hiru ardatzen bidez adierazten ditugu marrazketarako noranzkoak. Ardatz horiek X, Y eta Z izendatzen dira.
2. Z eta X ardatzek 90 °-ko angelua osatzen dute elkarren artean.
3. Y ardatzak angelu bat baino gehiago har ditzake X ardatzarekiko. Normalean, 45 °, 135 °, -45 ° eta -135 ° erabiltzen dira. Guk 45 °-koa erabiliko dugu.
4. X eta Z ardatzetan irudiaren egiazko neurriak ipintzen dira. Y ardatzean, berriz, egiazko neurriak baino txikiagoak ipintzen dira, era horretan sakontasuna adierazteko (horrela irudi errealaren antz handiagoa izaten baitu).

Perspektiba isometrikoa
Paper normalean marrazten hasiz gero, erregela eta kartaboia beharrezkoak izango dituzue. Gogoratu zein diren kartaboiaren angeluen balioak: 30 ° batek eta 60 ° besteak.
Ikus ezazue hemen alboko marrazkian nola erabili behar den kartaboia prisma marrazteko. Erreparatu kartaboien eta prisma horren koloreei, eta horrek erakutsiko dizue nola erabili.