PALANKA
Palanka euskarritzat duen puntu finko baten inguruan biratzen den barra zurruna da.
Palanka bi edo gehiago konbina daitezke, batera egin dezaten lan.
LEHENENGO MOTAKOA Mutur batean du potentzia; erresistentzia, bestean, eta euste-puntua bien artean. Balantza eta balantzina lehenengo motako palankak dira. Erresistentzia gainditzeko, potentziak erresistentzia baino apur bat handiagoa izan behar du. Osterantzean,palanka ez da mugituko. BIGARREN MOTAKOA Mutur batean du euste-puntua, potentzia beste muturrean aplikatzen da, eta erresistentza erdian geratzen da. Eskuko eskorga eta kortxoak ateratzekoak bigarren motako palankak dira. Mota honetako palanken bidez,aplikatzen den indarraren efektua handiagotu egiten da. HIRUGARREN MOTAKOA Mutur batean du euste-puntua, beste muturrean, erresistentzia, eta bien artean, potentzia. Arrantzarako kanabera eta depilatzeko pintzak hirugarren motako palankak dira. Ez da hobari mekanikoa lortzen. |
|