Material guztiek ez dute portaera bera talkekin, beroarekin, hezetasunarekin eta korronte elektrikoarekin. Batzuk gardenak, arinak edo kolore bizikoak dira; eta beste batzuk, berriz, opakuak, pisutsuak edo grisak dira.
Material jakin baten propietateak ekintza jakin batzuetan materialak izaten duen itxuraren eta portaeraren arabera zehazten dira. Propietateak kontuan hartuta, materiala mota hauetatako batekoa da:
Material jakin baten propietateak ekintza jakin batzuetan materialak izaten duen itxuraren eta portaeraren arabera zehazten dira. Propietateak kontuan hartuta, materiala mota hauetatako batekoa da:
- Biguna edo gogorra errazago edo nekezago marrazten, mozten edo zulatzen diren kontuan hartuta.
- Eroalea edo isolatzailea, beroari edo elektrizitatean pasatzen uzten dioten ala ez kontuan hartuta.
- Elastikoa edo plastikoa, materialari eragiten zaion indarra gelditzen denean, lehengo forma berreskuratzen duen ala ez kontuan hartuta, Ia deformaziorik ez badago, materiala zurruna da.
- Gardena edo opakua, argia pasatzen uzten duen, eta, beraz, materialean zehar ikus daitekeen kontuan hartuta. Argia pasatzen utzi arren, objetuak garbi ikusten ez badira, materiala zeharrargia da.
- Beste batzuk: iragazgaitza, hauskorra, oxidazioaren edo suaren aurka erresistentea izatea.