POLEA EDO TXIRRIKA
Ardatz batek eta ildodun gurpil batek osatutako mekanismoa da, gurpiletik kordel edo uhala pasatzen delarik. Indar batek hartzen duen norabidea aldatzeko erabiltzen da polea, eta euste-puntua jartzen den lekuaren arabera, hobari mekanikoa eragingo du, edo ez. POLEA SINPLEA erabilita baldea errzago altxatuko dugu, izan ere, indarraren noranzkoa aldatuko dugu eta gure pisuak tiratzen lagunduko digu. POLEA MUGIKOR bat eta sabaian finkatutako beste polea bat erabilita, lehengo indarraren erdia egiten dugu, baina ibilbidea bi aldiz luzeagoa da. |