Harrietatik, hareatik eta buztinetatik, zeramikazko eta beirazko objetuak egiteko material ugari ateratzen dira. Guztiek badituzte zenbait propietate komun:
- Gogorrak
- Isolatzaile onak
- Erresistentzia handia beroari eta substantzia kimikoekiko
- Hauskorrak
ZERAMIKAZKO MATERIALAK
Loza, portzelana eta gresa hainbat motatako buztinez eginda daude. Material horiek erabiliz baxerak, komunak, eraikuntzako materialak eta makinen piezak egiten dira. BEIRAK Gardenak dira, eta birziklatu egin daitezke. Mota askotako beirak daude, erabilera kontuan hartuta; besteak beste, kristal-hormak, botilak eta ontziak, edalontziak, baxerak eta lente optikoak. HARRI NATURALAK Granitoa, marmola, kareharria eta arbela hormak, estalkiak eta zoruak egiteko eta apaintzeko objetuak egiteko erabiltzen dira. AGLOMERATZAILEAK Igeltsua, eskaiola eta zementua egiturak, pieza aurrefabrikatuak, baldosak eta hormigoisko hodiak egiteko erabili ohi dira. |
|