BADAGO INDARRA BIDERKATZEKO MODURIK
Gurpil hidrauliko edo ur-errota paladun gurpil bertikala da, eta ur-lasterrak eragiten dio.
Motortzat erabili izan da mendeetan zehar: zerealak edo mineralak ehotzeko,zerratokietako makineria abiarazteko, burdinoletako hauspoei eragiteko,eta abar.
Gurpil hidraulikoak indarra biderkatzen du: urak gurpilaren bazterreko palei eragiten dienean, indar hori are handiagoa egiten da ardatzean, eta hainbat eta handiagoa. Handiago egingo da indar hori, gurpila zenbat eta handiago izan?
|
|